Neskeei batez ere, euren eskumuturrekoak, lepokoak, belarritakoak ... norberak bakoitza egitea asko gustatzen zaie. Hauek egiteko, hainbat teknika eta material ezberdin erabil dezakegu.
Materialaren eta teknikaren arabera, zailtasun maila, igoko edo jaitsiko da. Hori dela eta, kontuan hartu behar dugu, zer nahi dugun egitea, eta zenbat urte dituzten eskulan hori landuko duten umeek.
Errazena, eta seguru asko gehienak egiten jakingo dituzten, hariarekin trebatzea izango da. Eskumuturreko hainbat eredu egin dezakegu.
Sinpleak, izan ahal dira, trentzatuak, edo korapiloekin, euren izenak jarriz, lodiak, finak, bolitak edo abalorioak erdian sartuta, makrames eginikoak...
Polita iruditzen zaie, gainera izango dutelako aukera, haien kolore gustukoenak erabakitzeko, pultsera egiteko.Gainera, behin materiala erosita, hari karrete batekin, pultsera bat baino gehiago egiteko aukera izango dute.
Erabil dezaketen beste materiala, fimoa izan daiteke. Moldeagarria den pasta bat dena. Plastilina bezalakoa, berotzean, egonkortasun bihurtzen dena. Bitxi hauek fimoz egiteko, fimoa eta kordelak edo kadenak erabiliko ditugu; hori, lepokoak egiteko. Belarritakoak egin nahi baditugu, fimoa ez da nahikoa izango. Beharko dugu belarrian jartzeko engantzeak ere. Fimo materiala erabiltzeko, edozein adinarekin erabili dezakegu, plastilina bezalakoa delako, baina berotzerako orduan, erraza ez denez, nagusi baten laguntza beharko dugu.
Fimoa dibertigarria izan daiteke, izan ere, ez delako kolore bakarrekoak, baizik eta forma eta antza ezberdinetako blokeak ere saltzen dituztelako.
Beste modu dibertigarri eta polit bat, beira- alez eginikoak izaten dira.Hemen ere, modu askotakoak daude, handiagoak, txikiakoak, forma ezberdinak dituztenak ere, kolore ezberdinak... Hauek egiteko beraz, haria, edo pita erabiliko dugu, noski beira - aleak, eta eskumuturrekoak baita lepokoak lotzeko, korapiloz egin ahal dugu edo engantze berezi batzuk erabiliz. Badaude hainbat liburu material hau erabiltzen irakasten dizutenak, eta horiek erabiltzea, ondo dago, pausuz pausu azaltzen dutelako zelan egin behar diren eskulan hauek.
Azkenik komentatzea, aipatutako material hauek ez direla bakarrak, eskulan mota hauek gauzatzeko. Izan ere, material asko erabil dezakegu eta. Hala nola, begizta, laten anillak, gomak, alanbrearekin...
Beraz, utziko dizuet bideo bat azken hauetako laten anillak eta begizta erabilita nola egiteko eskumutur bat. Sentitzen dut, hizkuntza gaztelera izatea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario