Aisialdiari buruz hitz egiten dugunean, normalean zentratzen gara guri, edo umeen gurasoei gustatzen zaiena euren aisialdian egitea. Baita zer gustatuko litzaieke euren seme - alabak egitea. Umeei zer gustatzen zaien galdetu barik. Hori pentsatuta, umee batzuei inkesta bat egitea pentsatu nuen. Eurek idaztea ere, zer nahiko luketen egitea euren aisialdian. Behin guztiak irakurrita, eta ikusita ume gehienen gustuak ia berdinak direla, aukeratu dut horietako bat ikusteko zeintzuk diren gaur eguneko umeen gustuak. Esan behar dut, ikestatutako umeak, 10-11 urte bitartean dituztela.
Honako hau izan zen 11 urteko ume baten erantzuna:
" Niri asko gustatzen zait aisialdia. Nik aisialdian jolasten, ikasten eta gauza gehiago egiten ditut. Baina momentu batzuetan ez dut ezer egiten, asperturik nagoelako beti berdina egiteaz. Batzuetan, nire arreba txikia, nirekin jolastu nahi du, eta nik galdetzen diot zertara jolastu nahi duen. Baita nire lanak egiten ari naizen bitartean nire arrebak, lanik ez daukanez, berarekin jolasteko esaten dit. Nik berarekin jolasten dut, baina behin lanak amaituta. Nik, aisialdian, nire lagunei deitzen diet, eta proposatzen diet, gure eskolara joatea bertan jolasteko. Beste batzuetan, uzten badidate makinak; PSP, NintendoDS ... eurekin jolasten dut.
Askotan, gauza berriak egitea nahiko nuke. Izan ere, pasa den larunbatean gauza ezberdinak egin nituen, nire jokuak ordenatu, kirola egin, logelako gauzak garbitu ...
Bukatzeko, espero dut beste aisialdi batzuetan gauza berriak egitea eta espero dut hau zuen gustukoa izatea."
No hay comentarios:
Publicar un comentario