martes, 6 de diciembre de 2011

Papiroflexia

Zer da papiroflexia?
Papiroflexia edo cocotologia,paperarekin figurak egitearen arte da. Honen barruan, mota ezberdin daude, baina ezagunena, "origami" izenekoa da. Honek ere, paperarekin figura ezberdinak egitea du helburu. Mota honek ez du uzten papera moztea; baian badaude beste mota batzuk papera moztea onartuta dagoena. Hala nola, "kirigami" edo "maquigami". Hauek, origamiarekin daukaten ezberdintasun bakarra hurrengoa da. Hauek,pliege markatuak egitea dute helburu. Aldiz, papiroflexiak,ez ditu lerroak markatzen, bakarrik tolestu eta destolesten du papera, bere flexibilitatearekin jolasten.
Diziplina hau aurrera eramateko, bakarrik behar dira bi baldintza. Horri sinple bat, pazientzia eta trebetasun pixka bat.
Papiroflexia izena, papiro "papera" dena eta flexus "tolestea" denatik dator.



Zer gustatzen zaie haiei?

Aisialdiari buruz hitz egiten dugunean, normalean zentratzen gara guri, edo umeen gurasoei gustatzen zaiena euren aisialdian egitea. Baita zer gustatuko litzaieke euren seme - alabak egitea. Umeei zer gustatzen zaien galdetu barik. Hori pentsatuta, umee batzuei inkesta bat egitea pentsatu nuen. Eurek idaztea ere, zer nahiko luketen egitea euren aisialdian. Behin guztiak irakurrita, eta ikusita ume gehienen gustuak ia berdinak direla, aukeratu dut horietako bat ikusteko zeintzuk diren gaur eguneko umeen gustuak. Esan behar dut, ikestatutako umeak, 10-11 urte bitartean dituztela.



domingo, 4 de diciembre de 2011

Bitxiak egiten.

Neskeei batez ere, euren eskumuturrekoak, lepokoak, belarritakoak ... norberak bakoitza egitea asko gustatzen zaie. Hauek egiteko, hainbat teknika eta material ezberdin erabil dezakegu.
Materialaren eta teknikaren arabera, zailtasun maila, igoko edo jaitsiko da. Hori dela eta, kontuan hartu behar dugu, zer nahi dugun egitea, eta zenbat urte dituzten eskulan hori landuko duten umeek.
Errazena, eta seguru asko gehienak egiten jakingo dituzten, hariarekin trebatzea izango da. Eskumuturreko hainbat eredu egin dezakegu.


viernes, 18 de noviembre de 2011

Aurpegia margoztuz!

Nahiz eta margolari apartak ez izan, umeei asko gustatzen zaiena aurpegia margozataraztea izaten da. MOdu erraz batean egin dezakegu. Mutilek, normalean eskatzen dute spiderman, batman, edo piratak eskatzen dute. horretarako, eta neskak, Hello kitty, tximeletak edo katuak dira nagusi. Beraz hori, modu erraz batean ikas dezakegu. Importanteena, umeei aurpegia margoztu aurretik krema idratantea botatzea izaten da. Normalean "nivea" erabiltzen dugu.

Natura landuz!

Umeek ez dute beharrezko ardura naturari buruz hitz egiten badugu, beraz, eurengan natura zaintzeko joera sustatu behar dugu. Horretarako, Parke natural batzuetara joan gaitezke, bertan ekintza ezberdinak egiteko aukera izanda. Hala nola, jolas ezberdinak, natura errespetatzeko jarduerak, zuhaitza ezerdinak ezagutzeko ariketak, birziklatzeko ariketak etb.
Hemen, umeeak espazio ezberdin batean arituko dira, hirian duten baino osasuntsuagoa dena.
Inguruan, pilo parke naturalera joan gaitzeke, naturako inguru oso aberatsgarria gozatzen baitugu eta.
Gainera, hainbat parke natural, umeentzako prestatuta daude. Hainbat jolasak daude...



jueves, 17 de noviembre de 2011

Gure Klub-a!

Gurasoek, asteburuetan, umeak ondo pasatzea nahi dute, beste umeekin harremanetan jartzea, baina askotan ez dakite nora eraman. Aholku baten moduan, gertutik ezagutzen dudan klub batera joatea gomendatuko diet nora eraman ez dakiten guraso horiei. Bilboko Salesianos Ikastetxean dagoen klub batera hain zuzen ere. Bertan larunbatero eta igande goizero 300 ume inguru biltzen dira 9-14 urte bitartekoak. Horrenbeste ume zaintzeko, 35 begirale inguru arduratzen dira, horretako bat,ni bat izanik.


miércoles, 16 de noviembre de 2011

Txangoa!

Burdinaren museoa bisitatzera joan dezakegu umeekin, hain zuzen ere, Pobal-eko burdingintza museoa bisitatzera, bertan hainbat jarduera prestatzen dizkigute, umeei, historia azalduz, eskulanak egiten... beti guzti hori ondo pasatzeko eta ikasteko asmoarekin.

Hasieran, museora sartzean, bide- erakusleak, horri batzuk emango dizkio umeari, horiek guztiak betetzeko musea ikusten duten bitartean.
Bigarrenez, burdinaren eskulana egingo dute. Han egongo da, burdina manejatzen dakien gizonak, eta berak lagunduko digu burdina manejatzen eta berari buruzko informazioa eskeintzen.
Barbadun bidetik jarraituko dugu, bide- erakusle batekin, burdingintzaren bideak aurkeztuko dizkigunak.
Bertatik, zuhaitz asko ikusiko ditugu, eta hortxe mota ezberdinak eta bakoitzaren ezaugarri ezberdinak azal ditzakegu gure umeei eta bertan dagoen bamburen baso bakara, hemen Bizkaian.
Txango honetan ere, euskara landuko dugu, bidai osoan zehar, museoaren barruan ere, eta lehen hezkuntzako umeekin, beste eskulan bat prestatzen dugu, ogia edo taloaren eragiketa. Hasteko, power point bat jartzen zaie, historiari buruz, eta gero apurka - apurka, azaltzen zaie zelan egiten da, eta eurei eskaintzen diegu egiteko aukera.

Honen guztiaren ideia argiago bat izateko, bideo bat utziko dizuet.


qrcode