viernes, 28 de octubre de 2011

Kirola

Aisialdian egiteko, kirola beste aukera bat izan daiteke.
Kirola egitea osasuntsua dela denok dakigu, gainera haurren hazkuntzan lagungarria da.
Umeek normalea, ariketa fisikoa eiten dute, jolasten dutenean eta deskantsatzen dute nekatuta daudenean. Honen barruan inportantea izango da ere, elikagai egokia izatea, beraz,  atentzioa deitzen diguten hainbat elikagaiak ez dira zertan osasuntsuak izan behar. Gaur egungo hezkuntza baimengarria eta teknologia berriekin, gero eta ume lodiagoak, geldiagoak eta desmotibatuak agertu dira. Beste aldetik, badaude ume batzuk gehiegizko kirola egiten dutela eta hori ere ez da ona hazkuntza arloan, gerta liteke arazoak agertzea hazteko orduan.

jueves, 27 de octubre de 2011

Umeen aisialdia kontrolatzen lagundu

Askotan, denbora librea aprobetxagarri izateko antolaketa pixka bat izaten da falta den oinarria, eta horretarako komunikazioa derrigorrezkoa izaten da. Umeak oso txikiak badira, normalean izango dira gurasoak antolatuko dituztenak euren semeen denbora. Nahigabe sortuko da, oso txikiak badira, umeak, bakarrik jolasten dute, beraz nagusiak telebista ikusten aurkitzen badu, bera berdina egingo du. Aldiz, nagusia, irakurtzen badago, errepikapena sortuko da eta umeak irakurtzen jarriko da. Beraz, oso garrantzitsua da, berarekin egotea eta “hobbiak” sortarazten joatea.


Seme- alabak hazten diren heinean, gurasoak sortu behar dute beharrezko komunikazio hori. Modu honetan jakingo dute ere, zer den beren semeei gustatzen zaiena egitea euren denbora librean.
Erreza badirudi ere, zaila da, seguru asko momenturen batean agertuko da, teknologia berrien elkarrizketa. Honen barruan hainbat gauza sartzen dira, hots, wii-a, ordenagailua, play station-a, telebista, mugikorrak … Argi dago, gauza hauen guztien artean badaudela batzuk erabilgarritasun handiagoa izan daitezkeena, baina azken finean, guztiak, txarto edo neurriz kanpo erabiliz, guztiak izango dira txarrak eta kaltegarriak. Hori ez gertatzeko, komenigarria izan daiteke denbora tarte batzuk finkatzea, edo komunikazioaren bitartez adostasun batera heltzea, denbora gehiegi ez pasatzeko teknologia berri hauek erabiltzen. Argi dago ere, askotan zigorrak egongo direla, beti neurriz, baina betiere, gure haurren aisialdia kontrolatuko dugu eta ez da izango denbora galtze hutsa.

viernes, 21 de octubre de 2011

QR kodea.

qrcode

Ludotekak

Umeak eskolatik ateratzen direnean eta bere etxerako lanak egiten dituztenean,askotan bakarrik geratzen dira etxean, bere gurasoak lan egiten ari direlako, beraz telebista ikusten, ordenagailura jolasten edo horrelako gauza asko egiten dituzte. Hau erabilgarritasun egokia ematen ez badiogu, kaltegarria izan daiteke, eta normalean ez dakigu zein izaten den edo izan behar den erabilgarritaasun egokia.

martes, 4 de octubre de 2011

Intereseko orrialdeak

Erabilko ditudan web orrialdeak, hurrengoak dira:

01.- Gurasoak ere badute garrantzia 
03.- Jolasak umeentzako
04.- Hik hasi
05.- Aisia
07.- Herrikoa
08.- Berria egunkaria
09.- Jolasa
10.- Ikasbil