martes, 6 de diciembre de 2011

Papiroflexia

Zer da papiroflexia?
Papiroflexia edo cocotologia,paperarekin figurak egitearen arte da. Honen barruan, mota ezberdin daude, baina ezagunena, "origami" izenekoa da. Honek ere, paperarekin figura ezberdinak egitea du helburu. Mota honek ez du uzten papera moztea; baian badaude beste mota batzuk papera moztea onartuta dagoena. Hala nola, "kirigami" edo "maquigami". Hauek, origamiarekin daukaten ezberdintasun bakarra hurrengoa da. Hauek,pliege markatuak egitea dute helburu. Aldiz, papiroflexiak,ez ditu lerroak markatzen, bakarrik tolestu eta destolesten du papera, bere flexibilitatearekin jolasten.
Diziplina hau aurrera eramateko, bakarrik behar dira bi baldintza. Horri sinple bat, pazientzia eta trebetasun pixka bat.
Papiroflexia izena, papiro "papera" dena eta flexus "tolestea" denatik dator.



Zer gustatzen zaie haiei?

Aisialdiari buruz hitz egiten dugunean, normalean zentratzen gara guri, edo umeen gurasoei gustatzen zaiena euren aisialdian egitea. Baita zer gustatuko litzaieke euren seme - alabak egitea. Umeei zer gustatzen zaien galdetu barik. Hori pentsatuta, umee batzuei inkesta bat egitea pentsatu nuen. Eurek idaztea ere, zer nahiko luketen egitea euren aisialdian. Behin guztiak irakurrita, eta ikusita ume gehienen gustuak ia berdinak direla, aukeratu dut horietako bat ikusteko zeintzuk diren gaur eguneko umeen gustuak. Esan behar dut, ikestatutako umeak, 10-11 urte bitartean dituztela.



domingo, 4 de diciembre de 2011

Bitxiak egiten.

Neskeei batez ere, euren eskumuturrekoak, lepokoak, belarritakoak ... norberak bakoitza egitea asko gustatzen zaie. Hauek egiteko, hainbat teknika eta material ezberdin erabil dezakegu.
Materialaren eta teknikaren arabera, zailtasun maila, igoko edo jaitsiko da. Hori dela eta, kontuan hartu behar dugu, zer nahi dugun egitea, eta zenbat urte dituzten eskulan hori landuko duten umeek.
Errazena, eta seguru asko gehienak egiten jakingo dituzten, hariarekin trebatzea izango da. Eskumuturreko hainbat eredu egin dezakegu.