martes, 6 de diciembre de 2011

Papiroflexia

Zer da papiroflexia?
Papiroflexia edo cocotologia,paperarekin figurak egitearen arte da. Honen barruan, mota ezberdin daude, baina ezagunena, "origami" izenekoa da. Honek ere, paperarekin figura ezberdinak egitea du helburu. Mota honek ez du uzten papera moztea; baian badaude beste mota batzuk papera moztea onartuta dagoena. Hala nola, "kirigami" edo "maquigami". Hauek, origamiarekin daukaten ezberdintasun bakarra hurrengoa da. Hauek,pliege markatuak egitea dute helburu. Aldiz, papiroflexiak,ez ditu lerroak markatzen, bakarrik tolestu eta destolesten du papera, bere flexibilitatearekin jolasten.
Diziplina hau aurrera eramateko, bakarrik behar dira bi baldintza. Horri sinple bat, pazientzia eta trebetasun pixka bat.
Papiroflexia izena, papiro "papera" dena eta flexus "tolestea" denatik dator.



Zer gustatzen zaie haiei?

Aisialdiari buruz hitz egiten dugunean, normalean zentratzen gara guri, edo umeen gurasoei gustatzen zaiena euren aisialdian egitea. Baita zer gustatuko litzaieke euren seme - alabak egitea. Umeei zer gustatzen zaien galdetu barik. Hori pentsatuta, umee batzuei inkesta bat egitea pentsatu nuen. Eurek idaztea ere, zer nahiko luketen egitea euren aisialdian. Behin guztiak irakurrita, eta ikusita ume gehienen gustuak ia berdinak direla, aukeratu dut horietako bat ikusteko zeintzuk diren gaur eguneko umeen gustuak. Esan behar dut, ikestatutako umeak, 10-11 urte bitartean dituztela.



domingo, 4 de diciembre de 2011

Bitxiak egiten.

Neskeei batez ere, euren eskumuturrekoak, lepokoak, belarritakoak ... norberak bakoitza egitea asko gustatzen zaie. Hauek egiteko, hainbat teknika eta material ezberdin erabil dezakegu.
Materialaren eta teknikaren arabera, zailtasun maila, igoko edo jaitsiko da. Hori dela eta, kontuan hartu behar dugu, zer nahi dugun egitea, eta zenbat urte dituzten eskulan hori landuko duten umeek.
Errazena, eta seguru asko gehienak egiten jakingo dituzten, hariarekin trebatzea izango da. Eskumuturreko hainbat eredu egin dezakegu.


viernes, 18 de noviembre de 2011

Aurpegia margoztuz!

Nahiz eta margolari apartak ez izan, umeei asko gustatzen zaiena aurpegia margozataraztea izaten da. MOdu erraz batean egin dezakegu. Mutilek, normalean eskatzen dute spiderman, batman, edo piratak eskatzen dute. horretarako, eta neskak, Hello kitty, tximeletak edo katuak dira nagusi. Beraz hori, modu erraz batean ikas dezakegu. Importanteena, umeei aurpegia margoztu aurretik krema idratantea botatzea izaten da. Normalean "nivea" erabiltzen dugu.

Natura landuz!

Umeek ez dute beharrezko ardura naturari buruz hitz egiten badugu, beraz, eurengan natura zaintzeko joera sustatu behar dugu. Horretarako, Parke natural batzuetara joan gaitezke, bertan ekintza ezberdinak egiteko aukera izanda. Hala nola, jolas ezberdinak, natura errespetatzeko jarduerak, zuhaitza ezerdinak ezagutzeko ariketak, birziklatzeko ariketak etb.
Hemen, umeeak espazio ezberdin batean arituko dira, hirian duten baino osasuntsuagoa dena.
Inguruan, pilo parke naturalera joan gaitzeke, naturako inguru oso aberatsgarria gozatzen baitugu eta.
Gainera, hainbat parke natural, umeentzako prestatuta daude. Hainbat jolasak daude...



jueves, 17 de noviembre de 2011

Gure Klub-a!

Gurasoek, asteburuetan, umeak ondo pasatzea nahi dute, beste umeekin harremanetan jartzea, baina askotan ez dakite nora eraman. Aholku baten moduan, gertutik ezagutzen dudan klub batera joatea gomendatuko diet nora eraman ez dakiten guraso horiei. Bilboko Salesianos Ikastetxean dagoen klub batera hain zuzen ere. Bertan larunbatero eta igande goizero 300 ume inguru biltzen dira 9-14 urte bitartekoak. Horrenbeste ume zaintzeko, 35 begirale inguru arduratzen dira, horretako bat,ni bat izanik.


miércoles, 16 de noviembre de 2011

Txangoa!

Burdinaren museoa bisitatzera joan dezakegu umeekin, hain zuzen ere, Pobal-eko burdingintza museoa bisitatzera, bertan hainbat jarduera prestatzen dizkigute, umeei, historia azalduz, eskulanak egiten... beti guzti hori ondo pasatzeko eta ikasteko asmoarekin.

Hasieran, museora sartzean, bide- erakusleak, horri batzuk emango dizkio umeari, horiek guztiak betetzeko musea ikusten duten bitartean.
Bigarrenez, burdinaren eskulana egingo dute. Han egongo da, burdina manejatzen dakien gizonak, eta berak lagunduko digu burdina manejatzen eta berari buruzko informazioa eskeintzen.
Barbadun bidetik jarraituko dugu, bide- erakusle batekin, burdingintzaren bideak aurkeztuko dizkigunak.
Bertatik, zuhaitz asko ikusiko ditugu, eta hortxe mota ezberdinak eta bakoitzaren ezaugarri ezberdinak azal ditzakegu gure umeei eta bertan dagoen bamburen baso bakara, hemen Bizkaian.
Txango honetan ere, euskara landuko dugu, bidai osoan zehar, museoaren barruan ere, eta lehen hezkuntzako umeekin, beste eskulan bat prestatzen dugu, ogia edo taloaren eragiketa. Hasteko, power point bat jartzen zaie, historiari buruz, eta gero apurka - apurka, azaltzen zaie zelan egiten da, eta eurei eskaintzen diegu egiteko aukera.

Honen guztiaren ideia argiago bat izateko, bideo bat utziko dizuet.


qrcode

martes, 15 de noviembre de 2011

Mugikorra aisialdian?

Gurasoek uste dute, umeei mugikor bat eskeintzea,modu on bat izan ahal dela, umea kontrolatzeko, non dagoen jakiteko, zerbait pasatuz gero berri emateko... Hala ere, umeentzako zer da kontrola ala askatasuna? (haurraren urteak beti kontuan hartu behar dugu).

Galdera hau egiten dut, izan ere albiste bat atera delako, non baieztatzen den,Espainian, mugikor gehiago daudela pertsonak baino, konkretuki, 47 milio pertsona gara eta 56 milio mugiko linea aurki ditzakegu.
Mugikorra izateko egungo edade normala, 8-12 urte bitartean izaten da. Izan ere, gazteen bizitzan, mugikorra oso integratua dago gaurko gizartean. Askok ere, ez dute kontuan izaten, mugikorra egunero poltsikoan izatea, osasun arriskua ekar dezakeela.

domingo, 13 de noviembre de 2011

Jolasak

Azkotan, umeekin ez dakigu zer egin, eta eurek bakarrik jolasten uzten diegu. Jolastea, ona da, baina jolasten ere, lagundu behar diegu. Horretarako, jolas batzuk uzten dizuet nik eginiko power point batean.

viernes, 11 de noviembre de 2011

Antzeztu!

Mozorrotzea, umeei asko gustatzen zaien jarduera bat da, beraz, antzezpen bat eskolan prestatzea, modu dibertigarrea izan daiteke  memoria, lotsa, jarrera, mugimendua kontrolatzea, ahotsaren tonua, txandak errespetatzea... lantzeko.
Aldi berean, euren jantziak, mozorroak ere prestatu ahal dute, eskolan, irakasleen laguntzaz baita gurasoen laguntzaz ere. Horrela umeen arte hezkuntaren gaitasunak ere landuko ditugu. Bertan, kolore ezberdinen garrantzia, kolore hotzak eta beroak azaldu ahal diegu.
Hizkuntan, narrazioa, alde batera uzten dugula azaldu ahal zaie eta antzezpena zelan egiten den ere, gidoien bitartez eginiko elkarrizketak...
Musikan ere, dantza, eta erritmoa sartu ahal ditugu, antzerkiaren barruan, koreografiak landuz, gorputz mugimenduak...
Beste alde batetik, kontuan hartu behar dugu eszenatokiaren espazioa, mugitu ahal garen espazioaren kontrola mugatzeko, beti ere antzerkiaren testuingurua kontuan hartuz. Gaua aurkez dezakegu argi ilunarekin, eguna, argi argiarekin, kalea, atzeko, pertsonen soinua ipiniz...


Irakurketa

Umeengan irakurketa sustatzea oso garrantzitsua izan daiteke, eta aprobetzatu ahal dugu, hori sustatzen, euren denbora librean. Izan ere, irakurketa, garapen kognitibo, linguistiko eta sortzaileak garatzen ditu.
Umeek, baloreak ikasten dute eta euren ezagutzak eta literaturaren bitartez pertsonalitatea garatzen dituzte. Beharrizanak eta onuragarriak txikiengan sustatuz.




lunes, 7 de noviembre de 2011

Abestiak prestatuz!

Umeei, gustatzen zaien gauza bat, abestea da, inkonzsienteki, askotan, lanak egiten dituzten bitartean, eskulanak, adibidez, abesten hasten dira. Ez dago gaizki, arreta gehiegi behar ez dituzten gauzak egiten ditugun bitartean, musika urrutik ipinita izatea. Atzeko soinua, mota ezberdinekoa izan daiteke musika lasaia, arina, geldoa, letrarekin, letra gabekoa...Baina eurei gehien gustatzen zaiena, eurek dakitenak dira. Arinak, eta alaiak direnak.



viernes, 4 de noviembre de 2011

Bakarkako aisialdia

Existitu ere existitzen da bakarkako aisialdi mota bat, nire ustez ez da gomendagarria umearen garapenerako ezta bere heziketarako, baina aipagarria bada, gure gaur egungo gizartean gero eta gehiago erabiltzen ari delako. Aisialdi digitalari buruz ari naiz hitz egiten. Hau da, internet-a, mugikorrak, bideo- jokoak … garrantzitsua da zelan erabiltzen dituzten.

Beraz, hauetan guztietan aritzeko, bakarrik eta eserita jolastu behar duzu. Arriskua, teknologi berri hauetan denbora gehiegi ematea; mugatu behar diegu, euren bakardadea ekiditeko, baita sozializazioa suspertzeko.

Goazen janaria prestatzera!

Umeei janaria prestatzera irakastea ere garrantzitsua izan daiteke , eta umeen denbora librean egitea modu dibertigarri bat izan daiteke.

Gaurko errezeta...

viernes, 28 de octubre de 2011

Kirola

Aisialdian egiteko, kirola beste aukera bat izan daiteke.
Kirola egitea osasuntsua dela denok dakigu, gainera haurren hazkuntzan lagungarria da.
Umeek normalea, ariketa fisikoa eiten dute, jolasten dutenean eta deskantsatzen dute nekatuta daudenean. Honen barruan inportantea izango da ere, elikagai egokia izatea, beraz,  atentzioa deitzen diguten hainbat elikagaiak ez dira zertan osasuntsuak izan behar. Gaur egungo hezkuntza baimengarria eta teknologia berriekin, gero eta ume lodiagoak, geldiagoak eta desmotibatuak agertu dira. Beste aldetik, badaude ume batzuk gehiegizko kirola egiten dutela eta hori ere ez da ona hazkuntza arloan, gerta liteke arazoak agertzea hazteko orduan.

jueves, 27 de octubre de 2011

Umeen aisialdia kontrolatzen lagundu

Askotan, denbora librea aprobetxagarri izateko antolaketa pixka bat izaten da falta den oinarria, eta horretarako komunikazioa derrigorrezkoa izaten da. Umeak oso txikiak badira, normalean izango dira gurasoak antolatuko dituztenak euren semeen denbora. Nahigabe sortuko da, oso txikiak badira, umeak, bakarrik jolasten dute, beraz nagusiak telebista ikusten aurkitzen badu, bera berdina egingo du. Aldiz, nagusia, irakurtzen badago, errepikapena sortuko da eta umeak irakurtzen jarriko da. Beraz, oso garrantzitsua da, berarekin egotea eta “hobbiak” sortarazten joatea.


Seme- alabak hazten diren heinean, gurasoak sortu behar dute beharrezko komunikazio hori. Modu honetan jakingo dute ere, zer den beren semeei gustatzen zaiena egitea euren denbora librean.
Erreza badirudi ere, zaila da, seguru asko momenturen batean agertuko da, teknologia berrien elkarrizketa. Honen barruan hainbat gauza sartzen dira, hots, wii-a, ordenagailua, play station-a, telebista, mugikorrak … Argi dago, gauza hauen guztien artean badaudela batzuk erabilgarritasun handiagoa izan daitezkeena, baina azken finean, guztiak, txarto edo neurriz kanpo erabiliz, guztiak izango dira txarrak eta kaltegarriak. Hori ez gertatzeko, komenigarria izan daiteke denbora tarte batzuk finkatzea, edo komunikazioaren bitartez adostasun batera heltzea, denbora gehiegi ez pasatzeko teknologia berri hauek erabiltzen. Argi dago ere, askotan zigorrak egongo direla, beti neurriz, baina betiere, gure haurren aisialdia kontrolatuko dugu eta ez da izango denbora galtze hutsa.

viernes, 21 de octubre de 2011

QR kodea.

qrcode

Ludotekak

Umeak eskolatik ateratzen direnean eta bere etxerako lanak egiten dituztenean,askotan bakarrik geratzen dira etxean, bere gurasoak lan egiten ari direlako, beraz telebista ikusten, ordenagailura jolasten edo horrelako gauza asko egiten dituzte. Hau erabilgarritasun egokia ematen ez badiogu, kaltegarria izan daiteke, eta normalean ez dakigu zein izaten den edo izan behar den erabilgarritaasun egokia.

martes, 4 de octubre de 2011

Intereseko orrialdeak

Erabilko ditudan web orrialdeak, hurrengoak dira:

01.- Gurasoak ere badute garrantzia 
03.- Jolasak umeentzako
04.- Hik hasi
05.- Aisia
07.- Herrikoa
08.- Berria egunkaria
09.- Jolasa
10.- Ikasbil

jueves, 29 de septiembre de 2011

Gaia

Blog honen bitartez, gaur egungo umeen aisialdia islatu nahiko nuke.
Umeen denbora librea, zelan inbertitzen duten, bai etxean, eskolan, asteburuetan, euren oporretan...
Horrek, hezkuntzan eraginik baduen, baita umeen heziketan ere.
Honekin, espero dut, gurasoentzat informazio berria ematea, eta gogoetak egitera inbitatzea.

Espero dut, zuen guztokoa izatea!

Blog honen idazlea.

Raquel, 19 urtekoa, Bilbokoa eta hurrengo blog irekitzea eta idaztea erabaki duena naiz.


Magistaritza ikasten nabil, 2. urtean. Txiki - txikia nintzenetik izan dudalo argi, hau zela ikasi nahi nuena. Izan ere, begiralea naiz ikastetxe bateko aisialdi klub batean, beraz, garbi dago umeekin ibiltzea, eurei irakastea... gustatzen zaidala.
Beste alde batetik, gustatzen zaidan beste gauza bat, bidaiatzea izaten da, horregatik, aurten egon naizen leku baten argazkia ipintzea bururatu zait. (Viena) Urtero, nire gurasoekin atzerrira bidaitzea gustatzen zaigu eta uda honetan, Europa erdialdetik dauden hiri ospetsu batzuk bisitatzen egon gara.
Amaitzeko, nire beste hobbia komentzea gustatuko litzaidake, hots, musika, batez ere, dantza. Dantzatzea, gehien gustatzen zaidan beste gauza bat da. Izan ere, lau musikaletan dantzari bezala hartu dut parte.