jueves, 27 de octubre de 2011

Umeen aisialdia kontrolatzen lagundu

Askotan, denbora librea aprobetxagarri izateko antolaketa pixka bat izaten da falta den oinarria, eta horretarako komunikazioa derrigorrezkoa izaten da. Umeak oso txikiak badira, normalean izango dira gurasoak antolatuko dituztenak euren semeen denbora. Nahigabe sortuko da, oso txikiak badira, umeak, bakarrik jolasten dute, beraz nagusiak telebista ikusten aurkitzen badu, bera berdina egingo du. Aldiz, nagusia, irakurtzen badago, errepikapena sortuko da eta umeak irakurtzen jarriko da. Beraz, oso garrantzitsua da, berarekin egotea eta “hobbiak” sortarazten joatea.


Seme- alabak hazten diren heinean, gurasoak sortu behar dute beharrezko komunikazio hori. Modu honetan jakingo dute ere, zer den beren semeei gustatzen zaiena egitea euren denbora librean.
Erreza badirudi ere, zaila da, seguru asko momenturen batean agertuko da, teknologia berrien elkarrizketa. Honen barruan hainbat gauza sartzen dira, hots, wii-a, ordenagailua, play station-a, telebista, mugikorrak … Argi dago, gauza hauen guztien artean badaudela batzuk erabilgarritasun handiagoa izan daitezkeena, baina azken finean, guztiak, txarto edo neurriz kanpo erabiliz, guztiak izango dira txarrak eta kaltegarriak. Hori ez gertatzeko, komenigarria izan daiteke denbora tarte batzuk finkatzea, edo komunikazioaren bitartez adostasun batera heltzea, denbora gehiegi ez pasatzeko teknologia berri hauek erabiltzen. Argi dago ere, askotan zigorrak egongo direla, beti neurriz, baina betiere, gure haurren aisialdia kontrolatuko dugu eta ez da izango denbora galtze hutsa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario