martes, 15 de noviembre de 2011

Mugikorra aisialdian?

Gurasoek uste dute, umeei mugikor bat eskeintzea,modu on bat izan ahal dela, umea kontrolatzeko, non dagoen jakiteko, zerbait pasatuz gero berri emateko... Hala ere, umeentzako zer da kontrola ala askatasuna? (haurraren urteak beti kontuan hartu behar dugu).

Galdera hau egiten dut, izan ere albiste bat atera delako, non baieztatzen den,Espainian, mugikor gehiago daudela pertsonak baino, konkretuki, 47 milio pertsona gara eta 56 milio mugiko linea aurki ditzakegu.
Mugikorra izateko egungo edade normala, 8-12 urte bitartean izaten da. Izan ere, gazteen bizitzan, mugikorra oso integratua dago gaurko gizartean. Askok ere, ez dute kontuan izaten, mugikorra egunero poltsikoan izatea, osasun arriskua ekar dezakeela.



Gaurko umeak, mugikorra, deitzeko ez ezik, musika elkartrukatzeko, argazkiak ateratzeko, bideoak grabatzeko, internetera konektatzeko ere erabiltzen dute. Izan ere, teknologia berriei esker gero eta mugikor garatuagoak ditugulako.

Hala eta guztiz ere, honen gehiegizko erabilpena edo erabilpen txarra, ondorio txarrak ekar ditzakete, hauetatik desozializazioa nagusitzen. Azken hau, umeen garapenean eragin handia izanik. Beraz, sozializazioa sustatzeko, mugikorra gurasoek kontrolatu behar dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario