viernes, 4 de noviembre de 2011

Goazen janaria prestatzera!

Umeei janaria prestatzera irakastea ere garrantzitsua izan daiteke , eta umeen denbora librean egitea modu dibertigarri bat izan daiteke.

Gaurko errezeta...


Hala ere, kontuan hartu behar dugu umearen adina. Baita pentsatu behar dugu umearentzako zerbait erakargarria izan behar dela; Beraz, sarrera honetan errezeta elikagarri eta polita aurkeztea.
Bob Esponjaren Sandwich bat prestatzea.
Beharrezko elikagaiak:
  • Pan bimbo-ko 4 xerra
  • Pepino erdia
  • 2 urdaiazpiko - xerrak
  • Azenario bat
  • Piper gorri bat edo tomate bat
  • Gurina
  • Gazta – xerrak
  • Letxuga
  • Atuna
Zelan egin?
Ogiko xaflak gurinaz igurtzi. Horretako batean pepinoren xafla meheak jarri, gazta xafla bi, urdaiazpiko xerra bat, letxuga pixka bat eta atuna. Hauek guztiak ogiaren tamaina errespetatuz.
Ogiko xerra bati zulotxo bat egingo diogu bob esponjaren ahoa izango dena eta sandwich-a estaltzen jartzen dugu. Ogiaren ertzak mozten ditugu, zatitxoak eginez prakak eta zapatak egiteko, pepinoarekin begiak, aurpegiko motitak, besoak eta hankak, eskuak, praken apaingarriak, betileak eta ahoaren zimurdurak. Urdaiazpiko pixka bat erabiliko dugu, mihia egiteko, gazta zatitxo bi hortzak egiteko, sudurra egiteko, azenario zatitxo bat. Gorbata, piper gorria edo tomatearekin.
Amaitzeko, gure sandwich goxoa prest dago jateko.

1 comentario:

  1. Oso polita!
    Gainera, umeek asko maitatzen dute marrazki bizidun hori eta dibertigarria irudituko zaie.

    ResponderEliminar