lunes, 7 de noviembre de 2011

Abestiak prestatuz!

Umeei, gustatzen zaien gauza bat, abestea da, inkonzsienteki, askotan, lanak egiten dituzten bitartean, eskulanak, adibidez, abesten hasten dira. Ez dago gaizki, arreta gehiegi behar ez dituzten gauzak egiten ditugun bitartean, musika urrutik ipinita izatea. Atzeko soinua, mota ezberdinekoa izan daiteke musika lasaia, arina, geldoa, letrarekin, letra gabekoa...Baina eurei gehien gustatzen zaiena, eurek dakitenak dira. Arinak, eta alaiak direnak.






Ez dakiguna da, euren umeen hezkuntzarako alde positibo asko dituela. Musikarekin, umeek irudimena eta sormena lantzen dute. Gainera harremanak sortzen dira guraso eta haurren artean segun eta zer nolako giroa dagoen. Hauen arteko gustu musikalak konpartitzean, lortzen dugu daukaten harremana indartzen.Gainera hainbat soinu aurki ditzakegu toki ezberdinetan, hala nola, haizea, zapatak, euria...
Musikak ere, giro aberats bat sortzen du, non autoestimua garatzen den, baita garapen soziala, emozionala eta intelektuala ere sustatzen den. Rutina bat markatzeko umeengan ere erabil dezakegu, adibidez, oheratzean gauero abesti bera abestea, beste bat, honako hau izan daiteke dutxarako ordua markatzeko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario