viernes, 11 de noviembre de 2011

Antzeztu!

Mozorrotzea, umeei asko gustatzen zaien jarduera bat da, beraz, antzezpen bat eskolan prestatzea, modu dibertigarrea izan daiteke  memoria, lotsa, jarrera, mugimendua kontrolatzea, ahotsaren tonua, txandak errespetatzea... lantzeko.
Aldi berean, euren jantziak, mozorroak ere prestatu ahal dute, eskolan, irakasleen laguntzaz baita gurasoen laguntzaz ere. Horrela umeen arte hezkuntaren gaitasunak ere landuko ditugu. Bertan, kolore ezberdinen garrantzia, kolore hotzak eta beroak azaldu ahal diegu.
Hizkuntan, narrazioa, alde batera uzten dugula azaldu ahal zaie eta antzezpena zelan egiten den ere, gidoien bitartez eginiko elkarrizketak...
Musikan ere, dantza, eta erritmoa sartu ahal ditugu, antzerkiaren barruan, koreografiak landuz, gorputz mugimenduak...
Beste alde batetik, kontuan hartu behar dugu eszenatokiaren espazioa, mugitu ahal garen espazioaren kontrola mugatzeko, beti ere antzerkiaren testuingurua kontuan hartuz. Gaua aurkez dezakegu argi ilunarekin, eguna, argi argiarekin, kalea, atzeko, pertsonen soinua ipiniz...


No hay comentarios:

Publicar un comentario