jueves, 17 de noviembre de 2011

Gure Klub-a!

Gurasoek, asteburuetan, umeak ondo pasatzea nahi dute, beste umeekin harremanetan jartzea, baina askotan ez dakite nora eraman. Aholku baten moduan, gertutik ezagutzen dudan klub batera joatea gomendatuko diet nora eraman ez dakiten guraso horiei. Bilboko Salesianos Ikastetxean dagoen klub batera hain zuzen ere. Bertan larunbatero eta igande goizero 300 ume inguru biltzen dira 9-14 urte bitartekoak. Horrenbeste ume zaintzeko, 35 begirale inguru arduratzen dira, horretako bat,ni bat izanik.



Klub honetako ordutegia, larunbatetan 4etan hasten da arratsaldeko 8etara arte. Lehenengo 30 minutu, umeei ongietorria ematen zaie, horren ostean, tailerrak egiten dituzte 6ak arte. Tailerrak esaten dudanean mota ezberdinetakoak izaten dira, alde batetik, kiroleko txapelketak, dantza egiteko tailerra, sukaldaritza ikasteko tailerra, zinemaren tailerra, buztinaren tailerra, eskulanak, brudina, nagusientzako tailerra etb... Zer egitena denbora honetan zehar eurek erabakitzen dute. Horren ostean, 6etatik - 8ra arte, gilma bat ikustera edo gelan geratzea erabaki dezakete. Gelaren barruan, hainbat jolasetar jolas dezakete, mahaiko jolasak, kirola inplikatzen dutenak, futbolinak, play-stationak, ordenagailuak, billar- a, sing star...


Igande goizeetan, mezatara joan daitezke eta gero ordu 1a arte aurretik komentatutako gelan egon daitezke.
Hala ere, ordutegi hau ez da finkoa, zenbait egunetan bereziak direnak, jolas ezberdinak prestatzen ditugu, ginkanak, diskoteka, bertako ikastetxeko ikasleek egindako musikalak ikustera eramten dituztegu, gabon zaharko gaua, inhauteriak ... 
Gauza hauek guztiaz gain ere, igande batzuetan baita asteburu batzuetan ere, irteerak prestatzen ditugu, Vitoriako patinatzeko pistara, Somalo, Sopuerta aventura...
Udan ere, udalekuak prestatzen ditugu, Bocos -era hain zuzen ere.


No hay comentarios:

Publicar un comentario